XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) datu interesgarri bat damaigu: unibertsitatean bere lehen ardura arkitekturari buruzkoa izan zen, nahiz eta arazo administratiboak medio medikuntzan matrikulatu.

Gaztetiko ardura hori gero proiektu askotan gauzatu zen, nahiz eta zoritxarrez gehienak hezur-mamitu ez.

Oteizak dioenez, Uharte de San Juan irakurri ondoren lanbide egokiena hau zela erabaki omen zuen.

Eskultoreengan arkitekturak sortzen duen lilura berresten duen datu bitxi gisa esan dezagun Txillidak ere joera bera izan zuela.

Oteizaren eskarmentua zabala izan arren, hainbat proiektutan izandako arkitektura-ibilbideari porrot-kutsua dario, lan handi batzuk gauzatu ez direlako.

Horrek azal dezake bere sumindura.

Artistarentzat ez dago etsigarriagorik bere ahaleginak ez gauzatzea bezalakorik; bere proiektuak gehienetan onartu eta saritu egin direnean endemas.

Abangoardia historikoaren benetako ordezkari gisa, Oteiza zenbait arkitektorekin elkarlanean aritu da, espazioaz dakiena eraldaketa estetiko eta sinboliko moduan gehituz.

Oteizak arkitekturan egin duen lanak bi alderdi izan ditu: aipatutako esperientzian kide den eskultore moduan eta edifizioaren parte diren erliebe eta frisoetako eskulturen egile moduan.

Bigarren alderdi honetan ere lankidetza beharrezkoa da; ez baita edifizioa apaintzen duen eskultura edo eranskin hutsa.

Espazioan lotuta egon behar du eta bi elementuek (eskulturak eta edifizioak) osotasun bat lortu behar dute.

Oro har Oteizak arkitektoekin izandako harremana estua izan da.

Puig edo Sainz de Oiza arkitektoekin izandako harremana da horren lekuko (azken hau arduratuko da Oteiza fundazioko eraikina diseinatzeaz).

Juan Daniel Fullaondorekin ere lotura handia izan du (...)